JD22-ko ibilbide mitologikoan ateratzen diren argazki eta bideo-lehiaketa antolatu dau Txumuluxueta Elkarteak, 18 urte baino gitxiago daukiezanentzat.
Bideo eta argazkiak txumuluxueta@gmail.com helbidera bialdu behar dira, bagillaren (ekainaren) 7a baino lehen. Bi sari egongo dira, bat bideo onenarentzat eta bestea argazki onenarentzat.
Sariak uztailaren 3an banatuko dira Dimako plazan.
