Zer da Jentilak Diman

Zer da Jentilak Diman ekimena?

Jentilak Diman” euskal mitologiari buruzko ezagutza handitu eta gaia sozializatzeko Txumuluxueta elkarteak aurrera daroan ekimena da. Ekimen hau mitologiari buruzko ikuskizun desbardinakaz osatzen da: ipuin mitologikoen antzezpenak, mendi ibilbide mitologikoak Baltzolako Jentilzubi eta koben inguruan, herri girotze ekintzak, umeengan mitologia ezagutarazteko ekintzak atonduz, e.a. Txumuluxueta elkarteak ekimen hau 2014an hasi eban eta urtero-urtero antolatzen dau ikuskizunen bat edo beste.

Egindako ikuskizun guztiak grabatu egin ditu eta dvd-etan ipini ditu mitologiazaleen esku.

%d bloggers like this: