– Maiatzaren 14 eta 15ean: eskolan maila guztietako ikasleakaz mitologiari buruzko ekintzak.
– Maiatzaren 16an 18:00etan: INES BENGOA ipuin kontalaria (eskolako kamaran): Sorginak eta monstruoak. Ostean lehiaketako sari banaketa (17:30etatik aurrera aurkeztutako beharren erakusketa egingo da):
– Maiatzaren 17an: JUAN MANU ETXEBARRIAren berbaldia: Arratiako ipuin mitologikoak
– Maiatzaren 18an: iluntzen Jentilen agerreraherriko plaza inguruan
– Maiatzaren 19an, 22:00etan: SUGOI ikuskizunapelotalekuan
IV. Jentilak Diman
Maiatzaren 19an
Jentilak Diman ekimenak sarera egin dau jauzi. Mitologiaren esparru osoa berreskuratu dau horrela, lurraz gain espazioa be bereganatuz. Aurrerantzean Dimako Jentilen barri jakin gura dauenak hau izango dau atari zuzenena. Atari honetan Diman mitologiaz egiten diren ekintzez gain, Euskal Herriko beste ingurumari batzuetan egiten danaren barri be emongo da.
Berton aurkituko dozu mitologia zale, mitologiari eta bereziki euskal mitologiari buruzko ekintza, ikuskizun, argazki, egitarau, berbaldi eta edonolakoen barri.