Jentilak Diman Web Gunea

Jentilak Diman ekimenak sarera egin dau jauzi. Mitologiaren esparru osoa berreskuratu dau horrela, lurraz gain espazioa be bereganatuz. Aurrerantzean Dimako Jentilen barri jakin gura dauenak hau izango dau atari zuzenena. Atari honetan Diman mitologiaz egiten diren ekintzez gain, Euskal Herriko beste ingurumari batzuetan egiten danaren barri be emongo da.

Berton aurkituko dozu mitologia zale, mitologiari eta bereziki euskal mitologiari buruzko ekintza, ikuskizun, argazki, egitarau, berbaldi eta edonolakoen barri.

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.